Zorrotzako Inauteriak 2017

Jada  aurtengo Inauterien gaia zein izango den badakigu ! Gure gaia…TUTTI- FRUTTI izango da! Aurten fruta desberdinek Zorrotzako kaleetatik desfilatuko dute, hauek kolorez eta alaitasunez betez. Modu honetan, gure gorputzerako hain garrantzitsua den janari osasuntsuari behar duen garrantzia emango diogu eta primeran pasatuko dugu! Mozorroak egiteko bi egun erabiliko ditugu, eta zuek horietako bat aukeratu behar duzue tailerrean parte hartzeko, egun horiek  otsailaren 18a eta 26a izango dira.

Izena emateko epea aste honetan izango da, otsailaren 8tik asteazkena eta ostirala 10a bitartean, Gure Lurrako lokaletan.

Anima zaitezte hain dibertigarria den egun hau gurekin ospatzera! Zure zain gaude!

Inauterien jaitsiera: 2017ko martxoak 4

Ordutegia: 17:00- 19:30

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Colaboradores / Laguntzaileak: