Udako Kanpamentua 2023

Indar handiagoz itzuli gara, auzoko txikienek uda modu desberdin eta berezian goza dezaten. Oraingoan, abentura Nafarroan izango da, Iruñea ondoan dagoen Ezcaba kanpinean (Orikain)

Beti bezala, Gure Lurra elkarteko begirale-talde boluntario bat lanean ari da 2006 eta 2016 artean jaiotako haur eta nerabe guztiek udaz beste modu berezi batean gozatzeko aukera izan dezaten: naturaz eta landa-inguruneaz gozatuz, autonomia handituz, auzoko beste haurrekin sozializatuz, balioak garatzen lagunduko duten dinamiketan parte hartuz, euskara ingurune ez-akademikoan erabiliz, etab.

Zure seme-alabak parte hartzea nahi baduzu, hemen deskarga dezakezun informazio-triptiko honetan duzu informazio guztia.

PARTE HARTZEKO PROZESUA

1. AURREINSKRIPZIOA

Maiatzaren 5etik 9ra 23:59etara, AURREINSKRIPZIOA (plaza-eskaera) egin ahal izango duzu esteka honetan edo Gaztegunean https://gurelurra.playoffinformatica.com/actividad/49/Campamento-de-Verano-::-ORIKAIN-2023-::-Udako-kanpamentua/ 

Aurreinskripzioa baieztatzeko mezu bat iritsiko zaizu.

2.ZOZKETA

Beharrezkoa izanez gero, zozketa egingo dugu. Maiatzaren 10ean posta elektronikoz jakinaraziko dizuegu plaza esleitu zaizuen.

3.ORDAINKETA (maiatzaren 11tik 15era)

Plazarik baduzun jakin ondoren, dagokion kuota ordaindu beharko duzu “Esleipena eta ordainketa” korreoan azaldutako edozein formaren bidez.

*2022/02/01 baino lehen programetako batean izena eman duten pertsonak hartuko dira BAZKIDETZAT.

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Colaboradores / Laguntzaileak: