Goazen “Mendian Ibiltari” antzerkia ikustera!

Datorren igandean, azaroaren 11n, Basauriko sozial antzokira gerturatuko gara Kontu Kantari antzerkia ikustera. Neska/mutilek “Mendian ibiltari” ikuskizuna ikusiko dute eta Nanu, Granu eta Kanuto txotxongiloekin batera mendira egingo duten txangora abiatuko dira.

Bidetik topatzen dituzten egoerak abesti bihurtuko dituzte eta guztiok batera abesteko aukera izango dugu!! “Loretxo bat”, “Baratze bat”, “Kolpe kolpeka”, “Guk euskaraz”, “Furra furra ”, “Arratsalde honetan…

Izena emateko epea, datorren asteazkenetik (azaroak 7), ostiralera arte (azaroak 9) izango da. Beti bezala arratsaldeko ordutegian 17:00tik 19:30ak arte, Gure Lurrako lokaletan (Fray Juan 33)

Anima zaitezte!

Data: 2018ko azaroaren 11n

Ordua: 10:30h – 14:30h

Plaza: Mugatuak

Prezio: 2 euro

Iruzkin 1

  1. 2022 October 5, Wednesday    

    Hola quisiera saber el precio del taller de teatro para adultos.Gracias.

Utzi erantzuna

Colaboradores / Laguntzaileak: