Gure Lurra familia guztiarekin batera auzoko Inauterietako jaitsieran parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago gaurtik ostiralera.

P1010397Auzoko Inauteriak hurbiltzen dira eta Aisialdi Taldean otsailaren 13an izango den jaitsieran parte hartzeko mozorroak prestatzen hasi behar gara

Gogorarazten dizuegu, gurekin mozorroak prestatzen dituzten familiako kide guztiak jaitsieran parte hartzeko aukera izango dutela.

Mozorroen prestaketa,  urtarrilaren 23 larunbatean edo 31 igandean izango da (bietako egun bat aukeran). Gure Lurrako lokaletan bilduko gara, goizeko 10etatik 13etara, eta jaitsieran parte hartuko duten guraso eta neba-arrebak, gurekin geratu beharko dira mozorroak prestatzen.

Ha urgune eta Kidegunera doazen txikiek bere mozorroak egingo dituzte bi saio hauetako batean ere.

Izena emateko gure lokaletara hurbildu behar zarete, gaurtik (urtarrilaren 12tik) ostiralera (urtarrilaren 15era).

Jaitsieraren xehetasunak aurrerago kontatuko ditugu, baita ordutegia eta aipaturiko egunean burutuko dugun antolaketa. Oraingoz, ez dugu esango zein izan den gure mozorrorako aukeratutako gaiak, baina lasai, denon gustukoa izango da!

 

INAUTERIAK 2016

MOZORROEN PRESTAKETA AISIALDI TALDEKO, HAURGUNE ETA KIDEGUNEKO BAZKIDEAK, GURASOAK, NEBA-ARREBAK, ETAB:

LARUNBATA 23 EDO IGANDEA 31

INAUTERIAN JEITSIERA (Zazpi Landa- Azoka) OTSAILAK  13 (LARUNBATA): 17:00 – 19:30

IZENA EMATEKO: URTARRILAREN 12TIK 15ERA

PREZIOA:

 PERTSONA 1 3€.

 2 SENIDE 5 €.

 3 SENIDE 7 €

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Colaboradores / Laguntzaileak: