Aisialdi Zentroarekin Zientzia astea bisitatzera

Zientziaren asteaz baliatuz, hurrengo larunbatean, azaroak 9, gure bazkideek zientziarekin erlazionatuta dauden jarduera eta tailerrez gozatzeko aukera izango dute.

Goizean zehar EHUk Bilbon antolatutako jardueretan parte hartuko dugu zenbait esperimentu zientifikoez ikasiz. Hauei esker, zientzia ikusi, manipulatu eta esperimentatzeko aukera paregabea izango dugu. Galduko duzue?

*Egunari aurre egiteko, hamaiketako goxoa eraman.*

Izena emateko epea,  datorren asteazkenetik azaroak 5, ostiralera arte, azaroak 8 izango da. Beste urteetan bezala arratsaldeko ordutegian, asteazkenean eta ostegunean 17:00tik 19:30ak arte edo ostiralean 17:00tik 21:00ak arte, gure lokaletan. Zure zain gaude!

  • Eguna: Azaroak 9.
  • Ordutegia: 10:00etatik ordu 14:00etara.
  • Prezioa: Dohain

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Argazkiak

Colaboradores / Laguntzaileak: