3, 2, 1…. Euskararen eguna ospatzera!

Datorren abenduaren 3an, Euskal Herriko elkarte,  entitate publiko, ikastetxe, auzo eta herriek EUSKARAREN EGUNA ospatuko dute. Gure Lurra Elkartetik egun sinboliko honi batzen gatzaizkio gure hizkuntzagatik daukagun maitasuna eta konpromisoa erakusteko asmoarekin. Bere erabilera arlo ez akademikoan bultzatzeko, auzoko nahi duten ume guztientzako hainbat jarduera antolatu ditugu.

Eguna hasteko, Aisialdi Zentruko partaideek gure auzoko txoko guztietan erabiltzea gogoratuko digun maskota sortuko dute. Tailer honetan parte hartzeko gure lokaletan izena eman behar duzu asteartetik (azaroak 29) plazak agortu arte. Tailerra Gure Lurrako lokaletan egingo dugu 10:30etatik 11:45etara.

Bestalde, egun honetan auzoko ume guztiek parte hartu ahal izateko, Kikili Salda taldeak Euskal Mitologiaren gaineko antzerkia burutuko du. Antzerkian euskararen jatorria eta euskal kulturaren berezko pertsonaiak ezagutuko ditugu. Jarduera hau 12:00etatik  ordu batera arte egingo da Zorrotzako Gaztetxearen aurrean dagoen plazan. Anima zaitez! Ez da beharrezkoa izena ematea!

Gure hizkuntzaren idazkera sustatzeko Zorrotzako ume guztieek bi lehiaketatan parte hartu ahal izango dute. Batetik, txikiak (6-9 urtetan) marrazki-lehiaketa batean. Bestalde, 10 urte gorakoentzar  ipuin-lehiaketa batean.

Baina hau ez da dena! Euskal dantzak, aurpegi margoketa, txapak egiteko tailerra… Guzti hau musikaz goiz guztian zehar lagunduta.

Zuen zain gaude!

GORA EUSKARA!

euskararen-eguna

Oraindik ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna

Colaboradores / Laguntzaileak: