Inicio curso Centro de Tiempo Libre

Kaixo familiak!

Zer moduz kurtso hasiera? Imajinatzen dugu guztiok bezala pixkatxo bat berezia… baina, seguru gaude garai askoz hobeagoak etorriko direla! 🙂

Beste urte batez, pilak kargatuta eta ideia ugari hartuta itzuli gara, eta Aisialdiko Klubeko jarduerak aurrera eramateko aukera desberdinak zeintzuk diren behatzen ari gara, txikiek beren aisialdiaz gozatuz ikasi ahal izan dezaten, esperientzia berrien bidez. Nola ez, aurtengo jarduerak, aurreko urtekoekin konparatuz askoz desberdinak izango dira, gaur egungo osasun-egoerara egokituz. Hori dela eta, aurreko urteetan baino erronka handiagoa dakarkigu ikasturte berri honek, baina gogo handia dugu guztiok gozatu ahal izan dezazuen beti egin izan dugun bezala.

Denok jakingo dugunez, aurten ezin izango dugu “Halloween” eguna aurreko urteetan bezala ospatu. Baina horrek ez dizkigu kenduko gogoak, inondik inora ere! Betidanik ospatu izan dugu Halloween eguna, eta denontzako ezaguna da jada, baina zelan ospatzen dute munduko beste tokietan “Hildakoen Eguna”? Urte honetan, Gure Lurrak Mexikora gonbidatu nahi zaituzte, bertan ospakizun hau zelan bizi izaten den ikusteko. Animatzen zarete?

Hau da gure proposamena, Azoka Parkea apaintzea! Horretarako aste honetan zehar Auzoka lokaletik pasatzen baldin bazarete, garezur koloredunak prestatzeko materialak izango dituzue. Behin etxean garezurrak apaintzen bukatzean, parkera jaitsi eta gogoko duzuen zuhaitzean zuen artelana zintzilikatu.

Azkenik, gogorarazi nahi dizuegu, beti bezala, zuen proposamenak eta iradokizunak entzuteko prest gaudela. Pasa zaitezte gure lokalen batetik eta kontaiguzue!

Eskerrik asko!

No se han encontrado comentarios

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Colaboradores / Laguntzaileak: